Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Kotalaia

Blog hau EHUren Komunikazio Zientzien fakultatean sortu dugu Euskararen Araua eta Erabilera irakasgaian egiten ditugun ikerketak eta gogoetak sarean zabaltzeko. 

Irakasgai hau Euskal Filologia Sailak eskaintzen du komunikazio zientzietako titulazio guztietan, lehen ikasturtean. Eta horren helburu nagusiak hiru dira:

Blog honen administratzaile nagusiak bi gara:  Joseba Ezeiza eta Oier Aranzabal. Baina, beste adiskide askoren laguntza izatea espero dugu.  Kolaboratzaileek ZEU ERE KOTALAI! atalean egingo dute euren buruaren agerpena, Komunikabideen Talaia honetara bertaratu ahala.

Sarean endredatuta zabiltzaten guztiok ere parte har dezakezue behatoki txiki honetara euskarazko komunikabideen inguruko albisteak, gertakariak eta iritziak bidalita.

Honenbestez,  zabalik da KOTALAIA 2.0.!